Adriatikoa Europako itsaso bat da, Italiar penintsularen eta Balkanetako penintsularen artean dagoena eta Mediterraneo itsasoaren beso edo adarra dena. Hegoaldean, Itsaso Jonikoarekin egiten du muga, Otrantoko itsasartean.
Guztira, 132.000 km2-ko azalera du, eta gehienezko zabalera 200 km-koa (mendebaldetik ekialdera). Ez da oso sakona: iparraldean ez da iristen 300 metrora (adibidez, Italian bertan, Gardako aintzirak sakonera handiagoa du), eta hegoaldean 1.222 metroetaraino iristen da.
Itsaso Adriatikoarekin muga duten Europako herrialdeak honako hauek dira: mendebaldean Italia, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.