Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsu-mandoka

Jolas honen moldaketak mundu osoan ezagutzen dira. Argazki honetan, Indiako haurrak jolasten. Goian, Ghanako umeak jolasten.

Itsu-mandoka jolas oso ezaguna da, mundu osoan jolasten da. Gutxienez hiru jokalari behar dira, baina hobe jokalari talde handiagoa. Jokalari bati begiak estaltzen zaizkio eta, begiak estalita, beste jokalari bat ukitu edo harrapatu behar du, jolasaren aldaeraren arabera. Gero, "itsuak" ukitu duen edo harrapatu duen jokalaria nor den asmatu behar du. Asmatzen badu, harrapatu berri den jokalaria izango da hurrengo "itsua". Ez badu asmatzen, jokalari askatu eta berriro hasiko da "itsua" jokalari baten bila.

Arautu behar da jolas-areto ez handiegi bat, bestela "itsuak" ezin izango du inor harrapatuko.

Aldaketa jostagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolasaren aldaera honetarako nahikoa da jokalariek haien artean jaka edo jertsea aldatzea.

Ume batzuek arropa eta orrazkera aldatzen dute "itsua" nahasteko. Bilatzaileak ez badu jokalariaren izenarekin asmatzen, aldez aurretik horrela arautuz gero, bizpahiru txanda gehiago egin beharko itsuarena.