Wikipedia, Entziklopedia askea

Jirafa sabanako animali bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso animali garaia da, 4-10 metroko altuera izan dezake, oso lepo luzea eta sendoa du, lepo atzekaldean ile asko du, lau hanka luze ere baditu, buztan luzea du, bi adar txiki ditu eta gorputz osoa orban marroiez beteta du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jirafak belarjaleak dira baina sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ere ikusi izan dira. Acacia, Commiphora eta Terminalia generoetako zuhaitzen ardaxkak eta hostoak jaten ditu, proteina eta kaltzioz beteriko zuhaitzak direlako, ezinbesteko bi osagai beraien hazkuntzarako.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa bibiparoa dute (umeak zabeletik jaiotzen dira), arrak eme emankorrekin ugaltzen dira. Aipagarria da jaio berria den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera izatea.