Txikipedia:Joko garbi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joko garbi-a, euskal pilotako berezitasun bat da. 1880. eta 1890. urteen artean agertu zen.

Joko arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida bat 40 pundutan jokatzen da. Plazan egiten delarik, hirukotean ari dira. Aldiz, partida ezker paretan egiten bada, bikotean ari dira. Hasi aitzin, zortean deliberatzen da nork duen sakea. Sake horrek, maila eta adinaren arabera, distantzia jakin bat gainditu behar du.  

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean bi txapelketa badira: Euskal Herrikoa eta Frantziakoa.

Joko garbi partida bat

Azken faseetara heltzeko, sailkapen bat egin behar da. Hau kondutan hartzen da Frantziako bai eta Euskal Herriko txapelketarendako ere.

Sailkapen horren egiteko, urrats ezberdinak daude:

  • Multzoetako partidak
  • Final laurdenak
  • Final erdiak
  • Finala. Pilotari irabazleak sariztatuak dira

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala irabazten dutenek kopa handi bat jasotzen dute bai eta urrezko medaila ere. Haatik, finala galdu dutenek, kopa txikia eta zilar koloreko medaila  lortzen dute.

Jokolari famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iban Riouspeyrous, Bruno Driolet, Ximun Destaillac, Beñat Franchisteguy eta Joel Sistiague. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «CHISTERA JOKO GARBI» COMITE DE PELOTE (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).