Txikipedia:Jon Gaztañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jon Gaztañaga Andoainen ( Euskal Herrian ) jaio zen eta futbolaria profesioala da. 1991ko ekainaren 28an jaio zen Donostiko ospitalean. Futbolean erdilari eta erdi atzelari gisa jolasten du, ala ere beste toki batzuetan ere jolas dezake. Orain Errumanian bizi da bere emazte eta semearekin, hango talde batean jolasten baitu. Familia Leaburun, Andoainen eta Errumanian du. Espainako gazte mailako hainbat taldeen parte izan da.

Momentu honetan 78kg-ko pisua du eta bere altura 1,82 m-koa da. Baina Real Sociedadera sartu zenean 72kg-ko pisua eta 1,8 m-ko altura zuen.

2008an Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin irabazi zuen Europako txapelketa. 2009-2014 urteen bitartean Sansen ( 3.mailan eta 2.B mailan) jolastu zuen, Realaren 2. taldean. Hurrengo urtean Real Sociedadeko lehenego taldera igo zuten baina han zedituta, urte bat beste talde batera jolastera joatea, Ponferradinara joan zen ( 2. mailan). Ponferradinan 2014-15 denboraldian jokatu ondoren Numanciara joan zen eta bertan 2015-16 denboraldia pasa zuen. 2016an Real Sociedadera itzuli zen eta bertan pasa zuen 2016-17 denboraldia. Jarraian Nástic-era pasa zen eta denboraldi bat beranduago AEL Limassolen jokatu zituen 2018-19 eta 2019-20 denboraldiak. 2020-21 denboraldian Viitorul taldean ikus dezakegu.