Txikipedia:Kaxiano

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaxiano Ibarguren Bolinaga euskal soinujolea zen. 1932. urtean jaio zen Antzuolan eta 2002. urtean hil zen Lizartzan. Urte gehienak bertan eman zituen eta horregatik Lizartzako itsua deitzen zioten, gaztetan izandako istripu baten ondorioz itsu geratu zelako. Gerora ikasi zuen eskusoinua jotzen eta bertatik etorri zitzaion musikariaren fama. 1986an atera zuen lehen diskoa, Itsasontzi baten izenez deitua, bertako bi kanta munduan zehar jende guztiaren ahoetan egon dira gaur egun  arte; Zorionak eta Itsasontzi baten dira bi kanta famatu horiek. Festak, erromeriak… alaituz ibili zen soinua erabiliz.