Txikipedia:Kolia arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolia arrunta

Kolia arrunta ( Colias croceus) Pieridae familiako tximeleta ezaguna da. Izenak dioen bezela, tximeleta arrunta da Euskal Herrian, eta ia txoko guztietan aurki daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hori-berdexkak ditu hegoak eta puntu beltz batzuk ditu. Tamaina ertaineko tximeleta bat da, 40-55mm-koa.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak landare fabazeoen loreen gainean banaka-banaka jartzen ditu arrautzak. Arrautzetatik jaiotzen diren beldarrek landare horiek jaten dituzte.