Txikipedia:Libra (konstelazioa)
Libra zeruko konstelazio bat da. Zeruan dauden 88 konstelazio modernoetatik zazpigarren handiena da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konstelazio hau ez da oso argitsua. Zubeneschamali, zubenelgenubi eta zuvenelabrab dira bere izar nagusiak .Libra konstelazioaren ondoan beste konstelazio batzuk daude adibidez serpens caput,virgo,ophiuchus,scorpius,lupus,centaurus,hydra eta konstelazio gehiago.Hidrogenoz eta helioz osatuta daude batez ere.
Izarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- α Librae (Zubenelgenubi), bere osagaiak 4 minutu eskaseko arkuz bereizten dituen izar bitarra
- β Librae (Zubeneschamali), 2,61 magnitudeko konstelazioko distiratsuena, izar berde gisa deskribatu izan da askotan. B8V mota espektrala Eguzkia baino 130 aldiz argitsuagoa den izarra da
- γ Librae (Zubenelhakrabi edo Zubenelakrab), 3,91 magnitudeko erraldoi laranja. Izar honen inguruan bi planeta erraldoi aurkitu dira
- ε Librae, 4,93 magnitudeko bitar espektroskopikoa, zeinaren osagai nagusia sekuentzia nagusiko izar zuri-horia den
- η Librae, 5,42 magnitudeko azpierraldoi zuria
- θ Librae, 4,14 magnitudeko erraldoi laranja.