Wikipedia, Entziklopedia askea
Kubo honetan kabitzen da litro bat

Litroa likido edo gas baten bolumen bolumena neurtzeko erabiltzen den unitate bat da.

Litroa dezimetro kubiko batean kabitzen den bolumena da, hau da, 10 x 10 x 10 zentimetroko kubo batean. Ur litro batek kilogramo bateko masa du. Hau 1795ean emandako definiziotik dator, non gramoa fusioan dagoen izotz zentimetro kubiko baten pisua bezala definitu zen.

Nazioartean, L edo l laburdurak erabiltzen dira litroa adierazteko. Horregatik, "bost litro" idatzi beharrean, "5 L" edo "5 l" idazten dugu.

Litroaren baliokidetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likidoen bolumena neurtzeko beste unitate batzuk ere erabiltzen ditugu. Izan ere, batzuetan, litro bat gehiegi edo gutxiegi izaten da neurketak egiteko; esate baterako, litroa baino gutxiago okupatzen duten likidoen bolumena neurtzeko ere beste unitate txikiago batzuk behar izaten dira.

Beheko taula honetan ikus ditzakegu pisu-unitate erabilienen arteko baliokidetasunak:


LITROAREN MULTIPLO ETA AZPIMULTIPLOAK
Bolumena Laburdura Zenbat litro
kilolitroa Kl 1.000
hektolitroa Hl 100
dekalitroa dal 10
litroa L 1
dezilitroa dl 0,1
zentilitroa cl 0,01
mililitroa ml 0,001

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema metriko hamartarra 1791n erabiltzen hasi zen lehen aldiz Frantzian. Sistema horrek ez zuen bere edukiera edo bolumen unitatea, bolumena metro kubikotan neurtzen zelako. 1793an, Pisu eta Neurrien Aldi Baterako Batzorde Errepublikarrak Frantzian sistema metrikoa derrigorrezkoa izateko lanak hasi zituen. Jendearen eskabideen ondorioz, metro kubikoa eguneroko erabilerarako handiegia zela esan zuen batzordeak. Haren ordez antzinako cadil izeneko neurrian oinarritutako unitate berri bat erabili behar zela esan zuten. Cadil batek 0,001 metro kubikokoa izan behar zuen. Hori alde bakoitzean 10 zentimetro dituen kubo baten baliokidea zen.