Wikipedia, Entziklopedia askea

Materia ilun

Eduki-taula

Materia iluna materia mota hipotetiko bat da. Ez gaude ziur existitzen den edo ez, baina zientzialari gehienek uste dute existitzen dela. Unibertsoko materiaren % 85 inguru materia iluna dela uste da. "Iluna" esaten zaio, ez duelako argiarekin ez beste eremu elektromagnetikoarekin elkar eragiten; ez du erradiazio elektromagnetikoa xurgatzen, islatzen edo igortzen (argia bezala), eta, beraz, zaila da hautematen. Zenbait behaketa astrofisikoren arabera, materia iluna badago. Aditu gehienek uste dute materia iluna ugaria dela unibertsoan, eta eragin handia izan duela haren egituran eta bilakaeran.