Txikipedia:Miguel Indurain

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nor da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Indurain Larraia (Atarrabia, 1964ko uztailaren 16an jaio zen.)

Frantziako Tourra bost urtez jarraian irabazi zuen (1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995), eta Italiako Giroa bitan (1992 eta 1993).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Indurain 1984an egin zen txirrindulari profesionala. Urte horretan bertan, Los Angeleseko (Ameriketako Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, hamar garaipen lortu zituen.

1989an, “Paris-Niza” irabazi duen lehen euskal txirrindularia izan zen. Espainiako Vueltan bigarren postua lortu zuen. 1992an, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa irabazi zituen. Gauza bera lortu zuen 1993an.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urtez talde batea aritu eta gero, 1984an egin zen txirrindulari profesional. 1985ean lehen aldiz Frantziako Tourrean parte hartu zuen, eta Espainiako Vueltan elastiko horia jantzi zuen lau egunez.

Sortutako fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an Miguel Indurainek fundazio bat sortu zuen, eta bere izena jarri zion. Helburua du probintziako goi-mailako kirolariak bultzatzea.