Txikipedia:Miserableak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miserableak
Datuak
Idazlea Victor Hugo
Argitaratze-data 1862
Generoa Eleberri Historikoa
Hizkuntza Frantsesa
Herrialdea Frantzia
Ilustratzailea Èmile Bayard

Miserableak Victor Hugo frantziar idazlearen eleberri bat da. 1862an argitaratu zen eta XIX. mendeko eleberri nabarmenetariko bat da.

Eleberria 1815. urtean kokatzen da, eta 1832an Paris hiriko Ekaineko Matxinadarekin batera amaitzen da. Frantziako eleberri erromantiko bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia, XIX. mendean kokatzen da. Pobrezia gero eta nabariagoa da, burges aberatsak herriaren miseriari kasorik egin gabe bizi diren bitartean. Jean Valjeanek ia 20 urte igaro ditu Valjeanek kartzelan, ogi puska bat lapurtzea leporatuta sartu zuten. Kartzeletik irtendakoan, arauak hausten ditu Valjeanek eta iheslari bihurtzen da, atzetik beti Javert polizia duelarik.

Egun batean, eliza batean babesa eta laguntza eskaintzen diote Valjeani. Bertan, ez da “epaitua” eta egindako guztia barkatzen diote. Ustekabeko barkamen horrek Valjeanek bizitzari aurre egiteko duen forma aldatzea eragingo du. Biziraungo du, aurrera egingo du, alkate bihurtuko da eta behin boterean, bera bezalako miserableak lagunduko ditu.