Wikipedia, Entziklopedia askea

Mitxoleta

Mitxoletak soroan.

Mitxoleta edo Papaver Rhoeas landare loredun espezie bat da. Ez da nahastu behar tximeleta esateko dagoen beste modu batekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- 50 cm baino gehiagoko altuera izan dezake.

- Zurtoin tenteak ditu ile finekin.

- Hostoak txandaka jaiotzen dira zurtoinean zehar.

- Loreak, kolore gorri bizikoak dira, kanpai formakoak dira, lau petalo fin eta bi petalo iletsu dituzte.

- Petaloak oso delikatuak dira eta azkar zimeltzen dira. Beraz, loreak ezingo dira apaingarri eran erabili.

- Apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian loratzen da.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurasian eta Afrikako iparraldean dago hedatuta. Eta lursail baldarretan, bide ertzetan, larreetan... hazten da.

Nola zaindu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitxoleta, eguzki eta tenperatura epelak behar ditu. Nahiz eta espezieren batek hotza onartzen duen (Papaver Alpinum). Ez dira batere zorrotzak lurzoruarekin, baldin eta ondo drainatuta badago ere. Materia organikoan pobreak diren lurzoruak nahiago dituzte.

Preziatuak izateaz gain, oso delikatuak dira, beren petaloak berehala erortzen dira haizeak gogor jotzen badu.

Informazio esanguratsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honen hostoak Preboggioren osagaietako bat da, Liguriako (Italia) sukaldaritzako belar tipikoen nahasketa.

Loreek sendagai naturala dute eta umeengan eta adinekoengan katarroa ekiditzeko lagungarriak dira. Baita, lasaigarri bezala erabiltzen dira. Medikuaren zaitzapean erabili behar dira.

Hostoak eta haziak toxikoak dira.

Mitxoleta gorria gatazkan eroritakoak gogoratzeko sinboloa da.