Wikipedia, Entziklopedia askea
Mufloi arra.

Mufloia etxeko ardiaren ahaide basatia da mendialdean bizi dena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardiaren antzekoa da. Normalean pixka bat handiagoa da eta hanka eta lepo luzeagoak ditu.

Kolore iluna du. Zati zuriak ere baditu hanketan eta muturrean. Artilea ardiarena baino laburragoa da.

Mufloi arrek bakarrik dituzte adarrak. Adar luzeak eta kiribilduak dira. Adar politak dituztelako mendeetan zehar ehizatu egin dira, ia desagertzeraino.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mufloi emea kumearekin.

Udazkenean elkartzen dira bikoteak. Horretarako arrek elkarren kontra borroka egiten dute adarrak kolpatuz.

Bost hilabetetako haurdunaldiaren ondoren jaiotzen dira kumeak. Kumea jaio eta ordu erdira gai da bere kabuz ibiltzeko. Kumeak amaren esnea soilik edaten du bost hilabetetan zehar.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landarejalea da. Zuhaitzetako hostoak, zuhaitzen azalak, belarra eta beste hainbat landare jaten ditu. Urtaro lehorretan bakarrik edaten du ura. Gatza asko gustatzen zaio.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Soinu desberdin asko erabiltzen ditu:
taldekoei arrisku batetaz abisatzeko,
bikotea erakartzeko, kexatzeko....

Europako mendikate askotan bizi da, adibidez Piriniotan. Mediterraneo itsasoko uharteetan ere agertzen da, Sardinian eta Korsikan.