Txikipedia:Muxar handi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Muxar handia, Sargu izenarekin ere ezagutzen da. Ur gaziko arraina da eta kostaldean bizi da arroken artean, Ozeano atlantikoan, mediterraneoan eta itsaso beltzean hain zuzen.

10 urte bizi da orokorrean. 300g eta 2kg pisatzen ditu eta gutxi gora behera 60 zentimetroko luzera izatera irits daiteke.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak, arrain txikiak, moluskoak eta algak jaten dituzte, baina gero, 9 milimetro luze direnean, itsas sakonerara jaisten dira. Haien bizitzaren lehen etapetan kostaldera hurbiltzen dira babes bila. Hazten diren bitartean gero eta sakontasun handiagora jaisten dira eta ur-ertzera elikatzeko soilik joaten dira. 10 urte inguru bizirauten du arrain mota honek.

Muxar handiak poliki egiten du igeri eta urrutira joan behar duenean atzeko hegala erabiltzen du.

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxar handia arrantzatzeko garaia apirilean hasten da eta ekainean bukatzen da. Kilo bat muxar handik 35,90 euro  inguru balio ditu.