Edukira joan

Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2024/03

Wikipedia, Entziklopedia askea

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar egiten den ekimen erraldoi bat da. AEKk antolatzen du, eta lasterka egiten den etenik gabeko manifestazio baten antzerakoa da. Bi urtez behin egiten da eta 11 egun inguru irauten ditu.

Korrikak urtero ibilbide ezberdina egiten da, baina beti 2000 kilometro inguru izaten ditu. Hasieratik bukaerara arte parte hartzaileek lekuko bat pasatzen dute eskuz esku. Korrika ez da inoiz geratzen, egun eta gauez egiten da, eguraldi txarra izanda ere.

Nahi duen edonork parte hartu dezake Korrikan. Korrika pasatzen den lekura joan eta lasterketan sartu eta korri egin daiteke. Baina lekukoa eraman ahal izateko kilometro bat erosi behar da. Kilometroa erosi duen pertsonak edo taldeak, lekukoa eramango du bere kilometroan zehar.