Wikipedia, Entziklopedia askea

Nagoia

Nagoiako gaztelua.
Higashiyamako lorategi botanikoak.

Nagoia Asiako hiri bat da, Japoniako laugarren hiri handiena. 2017ko datuen arabera, hiriak 2,3 milioi biztanle inguru ditu. Oso famatua da Nagoiako Noritake zeramika.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniaren erdialdean kokaturik dago, Ozeano Barearen ertzean. Nagoiako portua oso garrantzitsua da.

Uda beroa eta euritsua izaten da eta negua aldiz epela eta lehorra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieyasu gerra-jaun boteretsuak sortu zuen Nagoia 1610 urtean. Aurrez Kiyosu izeneko herrian bizi zen, baina Nagoiaren kokapena egokiagoa iruditu zitzaion eta Kiyosuko 60.000 biztanleak eraman zituen hiri berrira. Kiyosuko gazteluko harriak erabili zituen Nagoiako gaztelua eraikitzeko.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nagoiako gaztelua
  • Aquariuma
  • Higashiyamako zoologikoa eta lorategi botanikoak

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]