Wikipedia, Entziklopedia askea

Nairobi

Nairobi Afrikan kokatua eta bere auzoak

Nairobi Afrikako ekialdean dagoen hiria da. Kontinenteko handienetakoa da, eta Kenyako hiriburua da. 2017an 4.000.000 pertsona bizi ziren hirian bertan, eta 6.547.547 bere metropoli eskualdean.

Hiriaren izena masai hizkuntzatik dator. Enkare Nyrobi esaldiak "ur freskoa" esan nahi du eta hiria zeharkatzen duen Nairobi ibaiari egiten dio erreferentzia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Athi-Galana-Sabaki ibaiaren arroan dago, Kenyako hegoaldean. Oso hiri handia da eta, lekuaren arabera, itsas mailatik 1.600-1850 metrora dago.

Ba al dakizu
Autobus ezagunenak bidai merkeak eskeintzen dituzten matatu izena dute. Kolore eta marrazki biziak dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nairobi 1899. urtean britaniarrek sortu zuten, Ugandako trenbidearen biltegi gisa. Hiria azkar hazi zen eta laster, 1905an, britaniarren agintepean zegoen Kenya kolonialaren hiriburu izendatu zuten. Kenyak 1963an independentzia eskuratu ondoren, Kenyako Errepublikaren hiriburu bihurtu zen.

Koloniaren sasoian, koloniako kafearen, tearen eta sisalaren industrien erdigune izan zen.