Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
211.400.708
🔎
Azalera
923.768 km²
🏙️
Hiriburua
Abuja
📷
Argazkiak
ikusi

Nigeria Mendebaldeko Afrika, Gineako Golkoaren kostaldean kokatzen da. 923.768km-ko azalera du eta 211.400.708ko biztanle ditu.

Hiruburu bezala Abuja du, baina hiri nagusia Lagos da.

Bertako hizkuntza ofiziala ingelesa da, eta beraien diru ofiziala naira da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independientzia lortu eta gero, 1960ko hamarkadan, hiru eskualde handitan bereizi zen: Iparraldekoa, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa. 1996tik aurrera, berriz, herrialdea 36 estatutan banatuta dago.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagos, kano, Ibadan, Kaduna eta Abuja

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, Niger; ekialdean, Txad eta Kamerun; hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; Mendebaldean, Benin

Lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldea, Sahararen eragipenean, lehorragoa da. Goi lautadak eta sabanak ditu, eta, kotoiak eta kakahueteak egiten dira esportatzeko. Erdialdeko lautadetan jende gutxiago biza da. Hegoaldea beherago dago eta askoz hezeagoa da; horregatik, bertan bizi dira bitanle gehienak. Bertan kakaoa eta olio palmondoa egiten dira.

Nigeriak dagoeneko basoen %75 galdu ditu.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nigeriako ibai nagusiak Niger eta Benue dira. Ibai horietaz gainera, aipatzekoak dira Sokoto, Kaduna eta Gongola ibai-adarrak

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak botere judiziala du, eta Nigeriako Auzitegi Gorena da auzitegirik altuena.

Nigerian hiru sistema juridiko daude:

  • Zuzenbide arruntaren legea: britainiarren iragan kolonialetik eratorria, eta independentziaren ondorengo garapen propioa izan duena.
  • Ohiturazko zuzenbidearen legea:  indigenen arau eta praktika tradizionaletatik eratorria, bertan  Oyo Mesi eta Ogboni edota Ekpe eta Okonko de Igboland  bezalako elkarte sekretuek eztabaidak ebazteko bilerak egiten dituzte.
  • Xaria legea: iparraldeko estatu musulmanetan baino ez dena betetzen. Lege sistema islamiarra da, administrazio koloniala baino askoz lehenago erabilia.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etnia hauek daude Nigerian: hausak, jorubak, igboak, fulaniak, ibibioak, kanuriak, edoak, tivak, ijawak, burak, nupeak...

Erlijioa horrela banatzen da: musulmanak % 50, kristauak % 40, afrikar sektak % 10.

Nigeriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Samuel A. Crowther (1807-1891), hizkuntzalari eta apezpikua, jorubera batuaren sortzailea.
  • Amos Tutuola (1920-1997), idazlea.
  • Chinua Achebe (1930-2013), idazlea.
  • Christopher Okigbo (1932-1967), idazlea.
  • Wole Soyinka (1934-), idazle Nobel sariduna.
  • Buchi Emecheta  (1944-2017)  idazle, editore eta soziologo feminista
  • Gracy Ukala (1946-), idazlea.
  • Ben Okri (1959-), idazlea.
  • Sade Adu (1959),  musikaria eta modeloa
  • Chimamanda Ngozi Adichie (1977), idazlea
  • Tiwa Savage (1980)   musikari, abeslari eta aktorea
  • Nneka (1980)   abeslaria eta aktorea
  • Balkissa Chaibou  (1995)   aktibista

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mutiu Adepoju (1970-), futbolaria.
  • Nwankwo Kanu (1976-), futbolaria
  • Eniola Aluko (1987) futbolaria
  • Glory Alozie    (1987), atleta, abiadura-lasterkaria
  • Blessing Oborududu (1989), atleta borrokalaria