Wikipedia, Entziklopedia askea

Olmeka

Eduki-taula

Olmeka kultura gaur egungo Mexikon Kristo aurreko 1500 urteetatik gure aroko 400. urtera arte garatu zen zibilizazioaren izena da, gaur egungo Veracruz estatuaren hego-ekialdean eta Tabasco mendebaldean. Klima epel eta oso hezeko gunea da, Coatzacoalcos, San Juan eta Tonalá bezalako ibai emaritsuek ureztatzen dutena.

Inguruko hezetasuna eta ibai hauen iturriak direla eta, euri garaian ibaiek gainezka egin ohi dute. Eskualde honetako landaredia, antzina, oihan tropikal lodi batek estali zuen, gaur egun desagertzear dauden espezie ugariren habitata zena, besteak beste, jaguarra, lumaje preziatuko hegaztiak, guakamaio eta ketzalak, espezie ezberdinetako narrastiak eta tapirra bezalako ugaztunak.