Wikipedia, Entziklopedia askea


Ornitorrinkoa

Ornitorrinkoa erdi urtarra den ugaztun bat da eta Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria du. Arrautzak erruten dituen ugaztun bakarrenetakoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolorez marroia da, baina sabel grisa ala errubia dute. Isatsa kastorearena bezalakoa da, baina kastoreak uretan bere gorputza bultzatzeko erabiltzen du eta ornitorrinkoak, aldiz, biratzeko eta gantza gordetzeko. Muturrak eta hankek ahate batenak dirudite, baina hegaztien mokoa bi partetan banatzen da, goikoan eta behekoan, eta erdian ahoa dute; ornitorrinkoaren mokoa ez da zabaltzen, azpian ahoa du, besterik gabe.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia erdi urtarra denez, uretan bilatzen du bere elikagai gehiena: anelidoak, larbak, errekako karramarroak, izkirak... Masailezurreko poltsa moduko batzuetan harrapakinak biltzen ditu urpean dagoen bitartean eta beteta daudenean uretatik ateratzen da jan ahal izateko.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautzetatik jaiotzen dira.