Txikipedia:Orobanche minor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orobanche minor landare espezie bat da. Ez dugu euskarazko izenik aurkitu. Sarritan gaztelerazko izenen zuzeneko itzulpenak aipatzen dira: Otso-buztana (Rabo de lobo) edo Jopoa (jopo).

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orobanche minor  lurpeko landarea da loratzeko sasoian lore anitz eramaten dituzten zurtoinak baino ez ditu azaleratzen. Kolore ugaritan agertzen da, marroi gorrixkak, marroi horixkak, purpurak eta baita horiak ere. Landareak erakusten duen muturreko aldakortasunak zaildu egiten du espezie hori kolorearen arabera identifikatzea.

Orobanche minor landare parasitoa da. Bere sustraiak izaera berezia daukate eta beste landareen sustraietara konektatzen dira eta izerdia landuta lapurtzen dutenez ez dute fotosintesiarik egin beharrik eta horregatik klorofila ez daukatenez ez dute kolore berderik inongo atalean eta ez dute hostorik sortzen.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota askotako lurzoruetan agertzen da: arinak (hareatsuak), ertainak eta astunak (buztintsuak), pH azidokoak, neutroak eta basikoak onartzen ditu. Batez ere leku eguzkitsu edo erdi eguzkitsuetan agertzen da. Leku hezeak ditu gogoko.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europaren hegoaldean zehar banatzen zen hasiera batean, baina nekazariek, ezuztean Estatu batuetan, Australia, Zelanda berrian… zabaldu dute.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du erabilpen berezirik, baina garrantzi ekonomikoa du nekazaritza kaltetzen duelako. Izurritetzat hartzen da soroetako landareak parasitatzen dituelako, hala nola alpapa, babak, letxuga, ekilorea, azenarioa, apioa eta tabakoa.

Landare pozoitsua da aziendentzat (baserriko abereentzat).