Wikipedia, Entziklopedia askea

Osaka

Osakako kaia eta noria.

Osaka Asiako hiri bat da, Japoniako hirugarren hiri handiena. 2017ko datuen arabera, hiriak 2,7 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako badian kokaturik dago, Japoniaren erdialdean. Osakako portua Japoniako garrantzitsuena da.

Uda beroa eta euritsua izaten da eta negua aldiz epela eta lehorra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti izan da Japoniako hiri handienetakoa. 645 eta 655 artean Japoniako hiriburua izan zen. Hasieran Naniwa izena zuen baina ondoren Osaka bihurtu zen.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaiyukan aquariuma: munduko handienetako bat da. 27 ur-tanke ditu, haietako sakonena 9 metrokoa; bi marrazo-balea ikus daitezke bertan.
  • Osakako gaztelua: 1583. urtean eraikitzen hasitakoa.
  • Shitennō-ji tenplua: Japoniako lehen tenplu budista, ustez zaharrena; izan ere, 593. urtean eraiki zen, baina geroztik hainbat aldiz berregin eta berritu da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]