Txikipedia:Paperdun menbranofonoak (haizezkoen itxurakoak)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paperdun menbranofonoak haizezko musika-tresna zaharrekin (saxoa, tronpeta, tronboia, bonbardinoa...) edo hauen antzeko gezurrezko tresnekin egiten dira.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gezurrezko bonbardinoa (turuta ahokoarekin)

Funtzionatzen ez duten metalezko haize instrumentu zaharrei mirliton (tulurte) sistema duten piezak jartzen zaizkie ahoko modura. Pieza hauek mintz edo papertxo bat dute, eta horregatik menbranofonoen familian sailkatzen ditugu.

Nola jotzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papertxoa duen ahokora haizea botatzen da, norbere ahotsarekin doinua emanez. Ahoarekin ematen den doinuaren hotsa, papertxoaren bibrazioz aldatu eta handitu egiten da. Jotzaileak, bestela, haize instrumentua jotzearen imintzioa besterik ez du egin behar.

Paperdun menbranofonoak euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanfarre taldeetan erabiltzen dituzte itxurazko edo gezurrezko soinu-tresna hauek. Oraindik ere, zenbait festetan ikusten dira, garai batean bezala, banda gisako talde handi hauek. Orduan, ohitura zen koadrilan egiten ziren paseo eta kale bueltetarako musika taldea kontratatzea. Musika taldea zenbat eta handiago hobeto, baina garestiago ere. Horregatik, musikari gutxi batzuk kontratatu eta horiekin batera “gezurrezko” jotzaileak ateratzen ziren besteekin nahasturik, hotsa eta itxura emanez. Horrela, gure kaleetan oso ezagunak izan dira gezurrezko soinu-tresnak erabiltzen dituzten fanfarreak.