Wikipedia, Entziklopedia askea

Pekin

Hiri Debekatua.

Pekin Asiako hiri bat da. Txinako hiriburua da, baina ez da hiri handiena. Hiri handiena Shanghai da. 2017ko datuen arabera 21.710.000 biztanle ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinatarrek Beijing izena ematen diote eta "iparraldeko hiria" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako ipar-ekialdean kokaturik dago eta eremu oso laua da. Montzoi sasoia udan izaten da eta horregatik beroa eta euritsua izaten da. Neguan hotz handia egiten du eta oso lehorra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pekin ingurua duela hiru mila urtetik populaturik egon da. 1215 urtean Txinako hiriburua bihurtu zen. 1420 urtean Hiri Debekatua eraiki zen enperadorea eta bere familia bertan bizitzeko.

1949 urtean Mao Zedong-ek gidatutako iraultza komunistak Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen. 1989 urtean Tiananmen plazako protestak mundu osoan egin ziren famatu.

2008 urtean Olinpiadak ospatu ziren Pekinen.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri Debekatua: Txinako enperadoreak bizi izan ziren bertan.
  • Tiananmen plaza: Munduko enparantzarik handiena da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]