Txikipedia:Periko Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Periko Alonso

Periko Alonso edo Miguel Angel Alonso Oyarbide Tolasan jaio zen, 1953. urtean. Futbolari eta entrenatzaile gipuzkoarra izan da.

Xabi Alonso eta Mikel Alonso jokalarien aita da.


Periko Alonsok 1977tik 1982ra jokatu zuen Errealean. Ondoren, Barcelonan eta Espainiako futbol selekzioarekin ere. 1988an amaitu zuen bere ibilbidea jokalari moduan Sabadellen.


Entrenatzaile bilakatu eta berehala hasi zen lan horretan. Hasieran Real Sociedad B taldea entrenatu zuen. Ondoren Eibar, Hercules eta Erreala.