Txikipedia:Pisu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dinamometroa pisua neurtzen duen tresna da.

Pisua Lurrak gorputz bati eragiten dion erakarpen indarra da. Indar bat denez pisua neurtzeko unitate nagusia Newton-a da.

Pisua eta masa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan masa kontzeptuarekin nahasten bada ere, pisua indar bat da eta masa ez. Masa materia kantitatea da. Hau ondo ikusten da adibide honetan:

«Ilargian eta Lurrean gorputz berak masa berdina du baina Ilargian gutxiago pisatzen du. Ilargiaren erakarpen indarra txikiagoa delako gertatzen da hori.»

Pisua neurtzeko tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat tresna erabiltzen ditugu gauzen pisua neurtzeko. Hona hemen batzuk:

  • Balantza
  • Dinamometroa (neurketa zientifikoak egiteko)