Txikipedia:Plantago major

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plantain handia (Plantago major), zainbelar edo arpin barietatea belarkara bizikorra da. Landare hau jatorriz Europakoa da, baino beste hainbat lurraldeetara eratu zen (Amerika, Afrikako iparraldea eta Asiako mendebaldea)

Ezaugarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoinak: 10-60cm-ko garaiera. Loredunak batzutan ildaskatuak, ilelaburrak.

Hostoak: erroseta bat edo gehiagotan bilduak, tamaina aldakorrekoak, arrautza-formakoak osoak edo irregularki hortzakatuak, 3-9 nerbiokoak.

Loreak: zuriskak, galburu trinkoetan.

Habitata: lur landuak eta bideak.

Familia: Plantaginaceae familiakoa da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolpeak eta zauriak sendatzeko balio du plantainaz egindako pomadak, bai eta hemorroideak arintzeko.

 Loraldia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
         

Osagaiak: 7-8 hosto plantaina, 200 dl oliba-olio birjina, 50 gr argizari birjina. Hostoak zati txikitan txikitu. Tenperatura baxura berotu olioa eta hostoaren zatiak bertara bota. Ordu erdiz geldotan utzi. Argizaria berotu, urtu arte.

Olioa iragazki batetik pasa hostoak oliotik bereizteko. Olioa eta argizaria nahastu. Kristalezko poto batean sartu. Pomada hotza dagoetean jarri estalkia. 2 urteko iraungipena du.