Txikipedia:Protaetia cuprea
Protaetia cuprea scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan eta Asian bizi da, baita Euskal Herrian ere.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
14-23 mm luzera du. Kolore berdea du eta brontze edo urre koloreko distirak ditu.
Banaketa eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eremu paleartiko guztian aurkitzen da, hasi Kanarietan eta Europan barrena Txina, Mongolia eta Errusiako Vladivostok hiriraino.
Bizi zikloa eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egur usteletan edo animalien gorotzetan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak jaiotzen direnean inurri egurjale gorrien habiatara sartzen dira. Han usteltzen ari den egurraz elikatzen dira.