Wikipedia, Entziklopedia askea
Saiko Granadan

Miguel Cantos Gómez edo Saiko, reggaeton eta trapa musikaren abeslari, konpositore eta ekoizlea da. Gaztea izan arren, Espainian arrakasta handia ari da edukitzen.

Jaioterria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granada, Espainian, jaio zen 2002ko maiatzaren 25ean

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urte zituela, rap egiten hasi zen, baina, 2019an hasi zen interneten musika igotzen, bere anaiarekin.

2021ean jarraitzaileak izaten hasi zen, eta urte bat geroago, irailean bere lehenengo Epa atera zuen.

2021ean "Polaris" publikatu zuen. Abesti horren ondorioz, Saiko famatua izaten hasi zen.

2023ko uztailaren 29an, Mora izeneko abeslari batekin, "Reina" egin zuen. Abesti honek, Spotify Espainiako Top 50eko lehen postuan debutatu zuen, baita Top 15ean mundu maila ere.

Gaur egun, reggaetoneko abeslari oso famatua da, gainera, "Quevedo berria" bezala aipatzen dute.

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko Otsailaren 17an, Polaris izeneko bira hasi zuen. Jaenen hasi zen eta Tarragonan bukatu zen. Lanzaroten ospatutako Lanzarote Summer Urban Fest jaialdian ere egon da. Jaialdi horretan 1200 pertsona baino gehiago egon ziren Saiko ikusten.

Beste kontzertu eta festibal batzuetan ere egon da.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saikok guztira 57 abesti eta 7 disko atera ditu.

Bere abesti famatuenetako batzuk hauek dira:

  • Supernova
  • Antidepresivos
  • Polaris
  • Quedate
  • Cosas que no te dije
  • Reina

Bere lehenengo abestia Te quiero fuera izan zen.