Salbatxalupa edo larrialdiko txalupa itsasoan, arazoak gertatuez gero, bidaiarien bizitzak babesteko erabiltzen den txalupa da. Txalupa hauek portuetan egon daitezke, beharrezkoak direnean erabiltzeko, edo itsasontzietan eramanak.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen larrialdiko txalupa Ingalaterran probatu zen, 1790ean.
Mota desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txalupa hauek hiru motatan sailka daitezke:
- Txalupa irekiak, arruntenak.
- Txalupa itxiak, erabat babestuak.
- Erorketa libreko txalupak. Hauek erabat itxita egoten dira eta itsasontzitik abiadura handiz ateratzen dira. Barruan, ondo babestuta, marinelak eta bidaiariak joan daitezke.
Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Salbatxalupa irekia
-
Salbatxalupa itxia
-
Erorketa libreko salbatxalupa