Wikipedia, Entziklopedia askea

Sally Ride

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1951ko maiatzaren 26a
Los Angeles
💀
Heriotza
2012ko uztailaren 23a
La Jolla
🔨
Lanbidea
fisikari
📷
Argazkiak
ikusi
Sally Ride astronauta estatubatuarra, 1983an.

Sally Ride astronauta estatubatuar bat izan zen. 1983an, espaziora joandako lehen emakume estatubatuarra izan zen.

Sally Kristen Ride zen haren izen osoa, eta Kalifornian jaio zen, 1951ko maiatzaren 26an. Kaliforniako iparraldean dagoen Stanfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta lau karrera egin zituen; fisikako doktoretza ere lortu zuen.

1978an, Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak (NASA) Ride aukeratu zuen astronauta-entrenamendua jasotzeko. 1979an entrenamendua amaitu ondoren, espazio-transbordadorearen misioetan aditu gisa lan egin zuen. 1983ko ekainaren 18an, Ridek lehenengo bidaia egin zuen espaziora, Challenger espazio-transbordadorean. Sei egun igaro zituen espazioan.

Ridek 1984an bigarren bidaia egin zuen Challenger transbordadorean. Misio horretan, Rideren kide bat, Kathryn Sullivan, lehen emakume estatubatuarra izan zen espazioan espazio-ontzik kanpora ateratzen. 1986an, Challenger espazio-ontzia lehertu egin zen, beste misio baterako aireratzen ari zen bitartean, eta Ride izan zen leherketa ikertzen lagundu zuen astronautetako bat. 1987an Ridek NASA utzi zuen.

Geroago, Kaliforniako Espazio-Institutuko zuzendaria izan zen Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon, eta espazioari buruzko haurrentzako hainbat liburu ere idatzi zituen.

2003an, beste espazio-transbordadore baten istripua ikertzen lagundu zuen Ridek, Columbia izeneko espazio-ontzia Lurrera itzultzen ari zela hautsi zenean. 2012ko uztailaren 23an hil zen, La Jollan, Kalifornian.