Txikipedia:San Jose lorea

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Jose lorea edo Primula elatior landare espezie bat da.

Etimologia - nondik dator bere izena?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primula terminoa, prímus latinetik datorren hitzaren txikigarria da, lore goiztiarra dela eta. Loratzen den lehen espezieetako bat delako datorkio izena.

Euskaraz San Jose lore edo udaberri lore deitzen zaio.

Deskribapena - nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jose lorea

Primula elatior 10 - 30 cm-ko altuera duen landare belarkara iraunkor bat da.

Hostoak: Erroseta-formakoak dira, hasieran horiskak, ondoren azpialdean grisaskak eta gainaldean berde iletsu samarrak izaten dira. Itxura belusatua du bi aldeetan hosto berdeekin, peziolo hegodunekin, forma luzanga, irregularki dentikulatua. 3-35 x 2-8,5 cm izaten dituzte.

Loreak, unbela konposatu moduan, horiak eta usain gabekoak, udaberri hasieran eta maiatza bitartean azaltzen dira.

Fruitua berriz, kapsula obalatu txiki bat da.

Non aurkitu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa eta Bizkaian nahikoa arrunta da.

Lurzoru hezeak oso gogokoak ditu, haltzadi, baso misto eta erreka-ertzak, itsas mailatik 500-2000 metro arteko altueran.

Zertarako erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primula elatior
San Jose lorea
Primula elatior landarearen lorea

Landare hau bere edertasunagatik apaingarri gisa erabili izan da, eta sendabelartzat ere hartu izan da. Hosto berriak entsaladan jan daitezke, eta buruko minen edo paralisien kontra erabil daitekeela diote. Loreak berriz, lasaigarriak omen dira eta entsaladan jar daitezke. Sustraiak, katarroa sendatzeko erabiltzen dira.