Txikipedia:Sebastian Yatra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Yatra

Sebastian Yatra 1994ko urriaren 15ean jaio zen, Medellinen, Kolonbian. Abeslaria da, 2006an hasi zen, 12 urte zituenean. 5 urte zituenean Miamira bizitzera joan zen. 2013an bere lehenengo abestia sortu zuen: “El Psicòlogo”.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yatra 1994ko urriaren 15ean jaio zen Medellín hirian. 1999an, 5 urte zituela, bere famiarekin Miamira bizitzera joan zen. Sebastianek bere ikasketak utzi zituen musikako akademiarekin hasteko. 2006an, Sebastianek 12 urte zituenean beraren lehenengo abestiak konposatzen hasi zen, bere musika ibilbidea hasteko, taldearen bila hasi zen.

2013-2015: Karrera artistikoaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, Ameriketako Estatu Batuetan, Kolonbian, Venezuelan eta Ekuadorren bere lehen promozio-singlea kaleratu zuen: El psicólogo. Estreinatu eta aste gutxira, Kolonbiako latindar zerrenda nazionaleko hirugarrena izan zen, eta Venezuela eta Ekuadorreko lehenengoa. Simon Brand zinemagileak Malibuko (Kalifornia) hondartzetan grabatutako kantuaren bideoa Latinoamerika osoko musika-kanal nagusian sartu zen.

Yatrak, Para olvidar abestia grabatu zuen, Mauricio Rengifo (Cali eta El Dandee bikote kolonbiarraren Dandee) eta berak konposatutakoa. Bi bertsio aurkeztu ziren, Jaycen Joshuak nahastutako pop-a, eta Tainyk ekoitzitako remix bertsioa. Diego Cadavid zuzendariak zuzendutako singlearen bideoklipa ere aurkeztu zen.