Txikipedia:Sedimentu
Sedimentua lurrazalean (litosferan) pilatutako materiala da; zehazki, euriak, haizeak eta bestelako higatzaileek pilatutako materialak dira. Berez, harkaitzetatik edo lurretik ateratako partikula mineralak izaten dira.
Prozesu geologikoen bitartez, sedimentuak pixkanaka-pixkanaka joaten dira lurrazalean pilatzen, eta, milioika urte igarotakoan, lodiera desberdineko geruzak bihur daitezke edota, berriro ere, arroka edo harkaitz bihurtzen dira. Arroka edo harkaitz horiek, hori dela eta, sedimentarioak direla esaten da.
Sedimentuen barruan, izaki bizidunen hondakinak ere aurki daitezke, oskoletatik ateratako partikulak edo puskak, batez ere. Gehienetan, sedimentuek konposaketa kimiko sinplea dute, kaltzio karbonatoa; horregatik, sedimentu karbonatatuak deitzen zaie.