Txikipedia:Su Ta Gar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Su ta Gar, 1987an Eibarren (Gipuzkoa) sorturiko heavy metal estiloko musika talde bat da.

  • HISTORIA

Aitor Gorosabel, Asier Oxoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga dira taldearen sortzaileak. Eibartarrek lehen kontzertua 1988ko abuztuaren 14an eman zuten Ondarroako gaztetxean, eta lehen grabaketa euren kontura izan zen 1989an. Geroago kanta eta kontzertu gehiago egin zituzten, eta gaur egun euskal musikarientzat talde klasiko eta eredugarri bihurtu da Su Ta Gar. Euskaraz egindako rock gogorraren, eta heavy metalaren aitzindariak dira. Haien pausoei jarraituz hainbat talde sortu dira, hala nola, Latzen, Berri Txarrak, Eraso edota Idi Bihotz.

  • TALDEKIDEAK: Gaur Egun
  • Aitor Gorosabel: ahotsa eta gitarra bakarlaria, 1988az geroztik
  • Xabi Bastida: gitarra erritmikoa, 1988az geroztik
  • Galder Arrillaga: bateria, 2001az geroztik.
  • Igor Díez: baxua eta koruak, 2011z geroztik
  • TALDEKIDEAK: Lehenagokoak
  • Borxa Arrillaga: bateria eta fundatzailea (1988-1995)
  • Iban Zugarramurdi: bateria (1997-2001)
  • Asier Osoro: baxua eta fundatzailea (1988-2008)
  • Igor Oyarbide: baxua eta koruak (2008-2009)
  • David Zarzosa: baxua eta koruak(2009-2011)
  • DISKAK
  • Jaiotze Basatia (1991)
  • Hortzak Estuturikk (1992)
  • Munstro Hilak (1993)
  • Sentimenak Jarraituz (1995)
  • Agur Jauna Gizon Txuriari (1997)
  • Homo_Sapiens? (1999)
  • Su Ta Gar 1987-89 (1999)
  • Jo Ta Ke (2001)
  • Itsasoz Beteriko Mugetan (2003)
  • Jainko Hilen Uhartean (2006)
  • Ametsak Pilatzen (2011)
  • Bizirik Gaude (2013)
  • Maitasunari Pasioa (2016)