Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
10.698
🔎
Azalera
98,29 km²
🏙️
Hiriburua
Tafalla
📷
Argazkiak
ikusi

Tafalla, Euskal Herrian (Nafarroan) kokatuta dagoen hiri bat da. 11.000 biztanle inguru ditu, Nafarroa Garaiko udalerri bat da. Erdialdea eskualdean, Erriberriko merindadearen barnean dago kokatua eta hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara dira.

Tafalla

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraniarra dauka, urteko batez besteko prezipitazioa 526 mm-koa da, eta urteko batez besteko temperatura 13,4ºC da. Haize nagusia cierzo, iparraldeko haize hotza eta botsorno hegoaldeko haize epelak dira.

Tafallako jaiegunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Festak: Tafallako festak abuztuaren 14tik 20ra dira.  Zuriz eta gorriz janzteko ohitura dago.

Lehenengo egunean txupinazoa ospatzen da, kohetea botatzerakoan askok lepoko zapia janzten dute.

14an “La Salve” abestia abesten eta jotzen da  Tafallako Banda Tafallesa lagunduta.

15tik 20ra sei entzierro ospatzen dira. Horrekin batera, goizez eta arratsaldez (zezenketaren ostean) zezen plazara behiak ateratzen dira jendeak errekorteak egin ditzan. Giroa animatzeko txarangak ateratzen dira eta, gero, zezen plazatik plazarainoko bidea Tafallako peñekin batera egiten dute. Peñak hiru dira: Aguazon, Cierzo eta Empuje.

  • San Sebastian. Tafallako patroia da. Urtarrilaren 20an ospatzen da eta egun horretan ez ezik, bezperan ere ospatzeko ohitura dago.
  • Feriak. Urrian eta otsailean ospatzen dira. Herriko erdigunean artisautza postuak aurki daitezKe eta kanpoaldean (feriala izenaz ezaguna den gunean) abeltzainek euren abereak ekartzen dituzte saltzeko.

Tafallako musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat musika talde daude. Ezagunenak hauek dira:

  • Rotten IIX

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tafalla. 2023-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. Tafalla. 2023-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).