Wikipedia, Entziklopedia askea

Teoria zelular

Mikroskopio elektroniko bidez zelula bati ateratako argazkia

Teoria zelularra Matthias Jakob Schleidenek (1804-1881) eta Friedrich Theodor Schwannek (1810-1882) XIX. mendean sortutako teoria da. Zelulak eta bizitza lotzen ditu. Teoria honek lau puntu ditu:

  • Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
  • Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira.
  • Bizirik egoteko 3 bizi funtzioak bete behar dituzte:
    • Nutrizio funtzioa : Jan egin behar dute.
    • Erlazio funtzioa: Inguruko ekintzei erantzuna eman behar diete.
    • Ugalketa funtzioa: Umeak edo ondorengoak sortzeko gai izan behar da.
  • Zelulak bere informazio guztia bere ondorengoei ematen die.