Txikipedia:Testu-antolagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Testu-antolagailu edo testu-antolatzaileak testu barneko elementuak eta ideiak antolatzen dituzten hitzak edo hitz multzoak dira.
Haietako batzuek, ideiak, esaldiak edo esaldi multzoak lotzen dituzte (Ez nuen uste, baina zuk irabazi duzu).
Beste batzuek, berriz, testuaren zati jakin batean, ondoren zer datorren iragartzeko ere balio dute, ondoren datorren hori nola ulertu behar dugun iragartzeko. Horretarako, esaldiaren aurreko zatian doaz (Nahiz eta esaten duzuna erabat zuzena ez izan, arrazoia emango dizut).
Azkenik, tarteki moduan ere erabil daitezke, koma artean idatziz (Batzuk onak dira, besteak, berriz, ez).
Ahoz zein idatziz erabil daitezke eta koherentzia ematen diote testuari.

Mota askotako testu-antolagailuak daude, testuko ideiak antolatzeko orduan betetzen duten funtzioaren arabera:

  • Denbora-harremana adierazten dutenak: testuko perpaus edo ideiak denboraren arabera antolatzen dituzte. Honelakoak dira, adibidez: lehenik, ondoren, azkenik, gero, bitartean...
  • Espazioa adierazten dutenak. Hauek lekutasuna adierazten dute, ideien zein gauzen lekutasuna: goian, ondoan, atzeko aldean, han, hemen, hor, haratago, barruan, alde batetik, bestetik, eskuinean, ezkerrean, etab.
  • Idein arteko kontrastea edo kontrako ideiak adierazten dituztenak: baina, aitzitik, haatik, aldiz, bestalde, baina, baizik (eta), berriz, benetan, hala ere, honen aurka, izan ere, etab.
  • Ideien arteko kausak edo ondorioak adierazten dutenak: beraz, bait-, hortaz, horregatik, -(e)la bide, -(e)la kausa, -(e)la medio, -(t)zeagatik, etab.
  • Bestelako funtzioak betetzen dituztenak:
- Bukaera adierazten dutenak: laburbilduz, amaitzeko, azkenik.
- Adibideak edo argibideak adierazten dituztenak: adibidez, esaterako, bestela esanda.

Testu-antolagailuen adibideen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasteko Ordenatzeko Ideia aurkezteko Jarraitzeko Kontrakotasuna Iritziak emateko Adibideak jartzeko Arrazoitzeko Esana indartzeko Ziurtasuna adierazteko Bukatzeko eta ondorioztatzeko Ideia berriak sartzeko
Hasteko Batetik Hori dela eta Horren ondorioz Baina Nire iritziz Adibidez Horregatik Esan bezala Zalantzarik gabe Amaitzeko Ez hori bakarrik
Lehenik eta behin Bestetik Oro har Horren haritik Dena dela/Dena den Nire ustez Esate baterako Izan ere Aipatu dugunez Ziurrenik Ondorioz Bestalde
Ezer baino lehen Era berean Horri dagokionez Hari beretik Hala ere Diotenez Alegia Beraz Berriro esanda Zer esanik ez Laburbilduz Baita ... ere
Lehen-lehenik Halaber Horri gagozkiolarik Bigarrenik Edonola ere Antza denez Hau da Hortaz Hobe esanda Seguruenik Hitz gutxitan esanda Horrez gain
Gauzak horrela Zentzu berean Hori denaz bezainbatean Gero Nolanahi ere Badirudi Kasurako Hori dela bide Are gehiago Argi dago Horrenbestez Hori ez ezik
Honetaz ari naizela Bestalde Horren ostean Ordea Dakigunez Konparazio baterako Gauzak horrela Gainera Dudarik ez Amaitzeko, esan dezagun Baina, bestetik