Txikipedia:Titikaka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Titikaka Peru eta Boliviaren arteko aintzira bat da. Itsas mailatik 3.812 m-ko garaieran dago eta 8.372 km²-ko eremua du, Hegoamerikako handiena da.

Titikaka lakua

Bertan Amerikako kulturarik zaharrenetakoak sortu ziren. Hegoaldeko kostaldetik hurbil Tiahuanaco hiriaren hondakinak daude. Tradizioaren arabera, Sol edo Titikaka uhartean (aintzirako uharterik handienean) sortu zen inka herria.