Wikipedia, Entziklopedia askea
Triturus uhandrea Zaldibiako urmaelean

Triturus, uhandreen taldeko animalia anfibio bat da, ornodunen taldekoa; horrek esan nahi du bizkarrezurra dutela, bere gorputzari eutsi ahal izateko.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Nahiz eta espezie berdinekoak izan, jana, klima, edota inguruaren arabera kolore erabat desberdinak izan daitezke.

9cm inguru neurtzen ditu uhandre batek, gorputz luze eta mehea izan arren hanka motzak eta buztan luzea du.

Arrak ilunagoak dira emeak baino, arrak atzeko hankak potoloagoak ditu, arrak buztanean haria dute eta emeak berriz ez.

Lokatz edo hosto azpian hibernatzen dute.

Gorputz atal batzuk galduz gero, leheneratzeko ahalmena dute.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean haragijaleak dira, nahiz eta bere bizitzako lehen etapan larbak eta holakoak jan.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaian arrak gehiago aldatzen dira, baina bi kasutan azala distiratsuagoa daukate. Emeak arrak baino handiagoak dira, eta hasten denean arrautzak jartzeko garaia emeei tripa hazten zaie eta arrautzak ikus daitezke.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakonera txikiko urmaeletan, aintziretan, erreketan eta ur sakon lasaietan aurki daitezke larbak. Lehorrean, baso iraungarri edo mistoetan ikusi dira, non urteko batez besteko tenperaturak 12 ºC eta 16 ºC bitartekoak baitira. Batez ere Europa eta Asiako mendebaldean daude, baina espezie batzuk Amerikan bizi dira.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhandrearen etsaiak hegaztiak, dortokak, arrainak eta baita ere bere espezie berdineko igelak dira.

Emeek, ugaltzeko dantza bitxi bat egiten dute.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]