Txikipedia:Urederra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urederra ur jauzia, Bakedano deitutako herrian dago. Lizarra edo gaztelaniaz “Estella” hiritik oso gertu dagoen herri batean, 18,5 km-etara, zehazki 20 minututara. Bakedanon, toki zehatz bat dago autoak aparkatzeko. Toki hau Urbasa deitutako mendi baten parean dagoela esan daiteke.

Urederra

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea 7km-koa da, 3,5 joateko eta beste 3,5 itzultzeko. Aurreikusitako denbora ibilbide hau egiteko 4 ordukoa da gutxigorabehera. Ibilbide hau oso gomendagarria da familietan egiteko, izan ere, itzal asko dituelako eta udan oso tenperatura egokian dagoelako. Gainera, ez da zaila putzuak ikusteko, ibilbidetik garbi ikusten dira eta paseo osoan zehar gozatzeko aukera dago.

Toki honek ospe handia du bere putzu urdin handiengatik, Karibe bezalakoak. Eta baita ere aipagarrriak dira bere lohiak edo istilak. Asko dituelako. Baina aipagarriena ibilbidearen amaieran dagoena da, 100 metroko jaitsierarekin.

Urederra

Informazio gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urederra reserba naturalean sartzeko 5 euroko sarrera bat ordaindu behar da, etortzen den jende guztia toki hau gustoko duela esaten du, Urederrako ura oso polita dela eta urdin kolore hori, Karibetako ura bezalakoa da eta familian etortzeko oso egokia dela. Baita ere, gehitu beharra dago, gaur egun debekatuta dagoela ur horietan, bainatzea. Reserba Natural bat delako, eta espezieak ez desagertzeko, debeku hori dago.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Imaginanet.com © 2021. (2021-03-17). «Urederra, La Reserva Natural del Nacedero del Río Urederra se encuentra en el Parque Natural de Urbasa y Andía» www.parquedeurbasa.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Gaztelaniaz) Río Urederra. 2020-12-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).