Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamo arrunta

Zamo arrunta edo karpa Europa eta Asiako aintziretan aurkitzen den arrain mota bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamo helduak 60-90cm-ko luzera eta 9kg-ko pisua hartzen du baina badaude 1,2 metrotako eta 40kg-ko Zamoak ere. Beraien bizi itxaropena gutxi gora behera 64 urtekoa da.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur gezetako aintzira eta ibaietan bizi dira. Gehienetan Asiako iparraldean eta europako ekialdean aurkitzen dira. Zamo bakarrak miloi bat arrautzatik gora jartzen ditu urtero.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira eta ibaien hondoko larba, krustazeo, molusko eta arrainen arrautzak jaten ditu baina plaktona ere jaten du.

Errezetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karpa plantxan
  • Karpa labean
  • Karpa frijitua

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]