Wikipedia, Entziklopedia askea

Zelula mintz

Zelula mintza edo mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen bi geruzako estalkia da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula mintza lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago.

  • Lipidoak: Mintz plasmatikoaren egonkortasunaz arduratzen dira.
  • Proteinak: Zelula mota bakoitzean, mintz paslmatikoaren funtzioak zehazteaz arduratzen dira. Bi taldetan sailka daitezke: barruko proteinak eta kanpoko protinak
  • Gluzidoak: Zelularen ugalketa eta hazkuntza-prozesuan parte hartzen dute.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mintz plasmatikoak zelulak kanpoaldearekin duen substantzia trukea erregulatzen du. Kanpotik beharrezkoak dituen molekulak zelulara sartzen uzten ditu eta aldi berean beharrezkoak ez dituen substantziak kanporatu egiten ditu.