Wikipedia, Entziklopedia askea

Zenbaki hamartar


Zenbaki hamartar deritze zati hamartarra duten zenbakiei. Zenbaki osoek, ordea, ez dute zati hamartarrik.

Zati osoa eta zati hamartarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki baten zati osoari zenbaki oso bat dagokio (hau da, zenbaki positibo bat, zenbaki negatibo bat edo zero izan daiteke); zati hamartarra edo zatikizkoa zero eta bat artean dauden unitate posible guztiez osatuta dago.

Koma hamartarra: Zati osoa eta zati hamartarra bereizteko koma (,) erabiltzen da..

3,141592

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioari jarraiki, zati osoa komaren ezkerrean dagoen zatia da eta zati hamartarra komaren eskubian dagoen zatia da. Hau kontuan harturik, honako sailkapena sortu dezakegu.

Zenbaki hamartar zehatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki hamartar baten zati hamartarrak zifra kopuru zehatza duenean, zenbaki hamartar zehatz baten aurrean gaude.

   Adibideak:
       5,85
       1,6

Zenbaki hamartar periodikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki hamartar periodikoek, zati hamartarrean zifra kopuru ez-zehatza, infinitua dute; patroi bat errepikatzen dutenak, periodo deritzo patroi honi. Hau da, zifra hamartar horietako bat edo gehiago periodikoki errepikatzen direnean, zenbaki hamartar periodiko bat dugu.