Wikipedia, Entziklopedia askea
Zezen-marrazoa.

Zezen-marrazoa ur gaziko arrain kartilaginoasoa da.

Donostiako Aquariumean bi zezen-marrazo daude.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz zezen-marrazoa esaten zaio. Bere izen zientifikoa Carcharias Taurus da, "taurus" latinetik dator eta zezen esan nahi du. Zezenak bezain handia eta beldurgarria delako du izen hori.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zezen-marrazoaren marrazkia.

200 eta 330 cm-ko luzera izaten du. Gorputzak itxura trinkoa du. Kolore grisekoa da, goialdean ilunagoa eta azpialdean zuriagoa. Helduek puntu gorri-marroi ugari dituzte sakabanatuta, gorputzaren atzealdean batez ere. Bizkarraldean bi hegats ditu, lehenengoa erdialdean eta bigarrena atzerago. Isatseko hegatsa zabala da, goiko aldean luzea eta azpiko aldean txikia.

Burua pikoa du eta muturra zapal xamarra, baina kono itxurakoa. Begiak eta ahoa txikiak ditu. Igeri egiten duenean ahoa irekita izaten du, iltze itxurako hortz zorrotzen hiru lerro erakusten ditu.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano guztietan agertzen den marrazo espezia da, hala ere, Bizkaiko golkoan ez da bizi.

Eremu azpitropikaletako ur epeletan bizi da, koral arrezifeei lotuta.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Ezagutzen den marrazo bakarra da airea hartu eta flotatu egiten duena.

Egunez atseden hartzen du eta gauez ateratzen da ehizara. Harrapakina nahiko hurbiltzen denean alboko kolpe bat ematen dio eta horrela ehizatzen du. Arrainez, otarrainez, karramarroez eta txipiroiez elikatzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztua eta abendua artean jartzen dituzte arrautzak.