Txota
Wikipedia(e)tik
Txota bat, baita ere txapel-kasko deitua, kapela mota bat da. Txotek bonet edo koroa izeneko pieza bat dute zein estuki egokitzen den buru-kaskoari, eta ez dute hegalik edo aurrealdean bakarrik dute, baseball txoten kasuan bezala; aurre-hegala katxutx izenaz ere ezagutzen da, eta beregaineko buruko baten itxuran ere agertzen da. Eskuarki buruaren berogarri baliatzen dira, eta katxutxa dutenean, begiak eguzkitik babesteko. Itxura eta tamaina askotan egiten dira.