Ur bedeinkatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bataiarria. Bertan ur bedeinkatua biltzen da.

Ur bedeinkatua kristau erlijio batzuetan liturgiarako erabiltzen den ura da, kleriko batek bedeinkatua. Besteak beste, bataioan eta bedeinkapenetan erabiltzen da. Gehienetan, ur bedeinkatu ontzietatik hartu eta banatzen da. Ez da ur bedeinkatua, esaterako, Lurdako ura, ustez mirariak egiteko ahalmena duen ura besterik ez baita, bedeinkatu gabea. Beste erlijio batzuetan, ere, hinduismoan esaterako, ura kultuko elementu garrantzitsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioaren arabera San Alexandro I.ak, (106tik 115ra seigarren Aita santua), ezarri omen zuen. Ur horretan kristauen etxeak purifikatzeko gatza[1] bota behar zen (constituit cum aquam sparsionis vente benedici dans habitaculis hominum). Aita santu bera izan omen zen Eukaristian ogi legamiagabea eta ardoa urez nahastuta sartu zituena. Dena dela, gaur egun datu horiek jasotzen dituen idazkiak apokrifotzat hartzen dira eta ur bedeinkatuaren erabileraz dagoen testigantza zaharrena V. mendekoa da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) Marc-Antoine Fontelle: L'eau bénite, Histoire et spiritualité, Paris: Téqui, 2009, 168 or., ISBN 9782740315385.
  • (Frantsesez) Amédée Gastoué: L'Eau bénite, ses origines, son histoire, son usage, Paris: Bloud, 1907, 62 or.
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]