Vanyar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esquema elfos Tolkien.JPG

Vanyar (singularrean Vanya) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den elfo arraza bat da. Eldar elfoak banatuta zauden taldeetatik Cuivienenetik mendebaldera bidaiatu zuen lehen taldea izan zen, euren errege Ingwëk zuzenduak.

Vanyar hitzak "Ederrak" esan nahi du quenyaz, elfo hauen urre koloreko ileari erreferentzia egiten diona. Minyar "Lehenak" eta "Argiko Elfoak" ere deituak izan ziren.

Vanyarrak Cuivienenen esnatu zen lehen elfoa izan zen Imilen eta honen emazte Iminyëren eta hauekin esnatu ziren beste sei elfo bikoteren ondorengoak dira. Elfoen Martxa Handiaren ondoren, beti geratu ziren Valarrekin Amanen, eta Erdialdeko Lurraldera soilik Haserrearen Gerran parte hartzeko itzuli ziren, Valarren eta Finarfinen armadarekin batera, Bedeinkatutako Lurraldea utzi ez zuten Noldor elfoen buru bezala. Hau da Vanyarren partehartze ezagun bakarra Erdialdeko Lurraldearen historian.

Vanyar garrantzitsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vanyar jatorriko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fingolfin eta Finarfin euren ama Indisen aldetik
  • Idril, Turgon errege noldorraren alaba bere ama Elenwëren aldetik (beragandik leinu sakratua Gizakietar iritsi zen)
  • Finarfinen semeak ere, Finarfin bera bezala, Vanyarren itxura eta urre koloreko ilea zuten noldor bakarrak izan zirela esaten da, hori Finrod "Ederra"rekin berres daiteke, eta are gehiago Galadrielekin, Finwëren etxeko ederrena.
  • Noldor printzea zen Glorfindel ere Vanyar leinutik zetorrela uste da, bere urre koloreko ileagatik eta itxura dizdiratsuagatik.