Vendetta (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vendetta
Datuak
JatorriaNafarroa (Euskal Herria)
Musika motaSka
Punk
Urteak2009 – ...
Produkzioa
Diskoetxea(k)GOR
Taldekideak
Ruben Antón
Enrikko Vibrato
Javier Etxeberria
Pello Reparaz
Luisillo Kalandraka
Informazio gehigarria
Vendetta Webgune ofiziala
Facebook: vendettagrupo Twitter: vendettaska Instagram: lavendettaofficial VK: vendettagrupo MySpace: vendettanafarroa Badok: vendetta Spotify: 2yVojyqNdb4ij4K1C9DyDq Spotify: 3mjqzYNU6ZIn0dox3HbJ5k Musicbrainz: 9bf84454-3918-4b26-b2f9-eb813760bba3 Discogs: 5415816 Musikasten: vendetta Deezer: 5197 Edit the value on Wikidata

Vendetta Euskal Herriko musika talde bat da. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan. Ska eta punk musika estiloak lantzen dituzte.

Historia

Etapa profesional luze baten ondoren, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberria beraien proiektu musikalari hasiera eman zioten. Beraien ibilbide internazionaletik proposamen berri bat sortu zuten. Proposamen hori Enriko Rubiñosek, Ruben Antónek (Skalariak musika taldeko azken etapako musikariak) eta Pello Reparazek posible egin zuten.

2009 eta 2010 urte hasieran taldea abesti berrien forma emateko biltzen da. Hasieran, bi abesti argitaratu zituzten modu etxetiar batean grabatutakoak. Abesti hauek aurrerapen bat ziren hurrengo abestiak nola izango ziren azalduz. Geroago GOR disko etxearekin sinatu zuten. Disko etxeakk “Crédito hipotecario” abestia zeukan Aurtengo gorakada 2010 bilduma diskoan. Urte bat entseatzen eta prestatzen egon ostean beraien lehenengo diska atera zuten eta honek gira bat ekarri zuen maila internazional batean. Diskoak taldearen izen bera du, Vendetta. Hamaika abesti dauzka, eta beste bi bertsio, Everiday abestia The Selecter taldearena, garai batean Hertzainak taldeak bertsionatua (Egunero izenaz) eta The munsters Jack Marshall musikariarena. Diska horretako abestien artean oso famatuak dira "Loco", "Comando che guevara", "Son libre", "Como sube", "Soy de barrio", "Ciudad desolación", "Kolorez busti", "Es mentira", "Miedo" eta "Vendetta". Azken honek Renato Carosoneren Tu vuò fà l'americanoren abestiaren zati bat dakar, 2010ko udan famatua izan zen abestiaren basea hain zuzen ere. Proiektuak Skan oinarritutako abestiak dakartza, estilo horren inguruan jardun dute beraien hamar urte baino gehiagoko ibilbide internazionalean. Hala ere, estilo hau ez ezik rock estiloa, skinhead-reggae estiloa eta latin-hardcore estiloa ere jorratzen dute.

"VENDETTA TOUR 2009" eta "MUNSTER TOUR 2010" gira internazionalen ostean eta horietan ehun kontzertu baino gehiago eman ondoren taldea BAGA BIGA sigiluarengatik sinatzen dute. Gainera, 2011ko martxoak 1ean beraien bigarren diska aterako dutela adierazten dute. Diska horrek arrakasta handia ekarri zuen eta esan daiteke talde honen ibilbide musikalean iragan bat eta geroa bat markatu zuela. Azkenean 2011ko martxoak 1ean beraien bigarren diskoa atera zen "Puro Infierno" izenekoa. Disko berri honek lehenengo diskoaren Ska esentzia mantentzen du baina erritmo berriak ere txertatzen dizkiote. Erritmo berrien txertaketak Vendetta proiektuaren esklusibitatea gehiago finkatu zuten beste talde musikalekiko. Lehenengo diskoa ez bezala bigarrenak ez ditu bertsiorik eta musika lasaiagoa bihurtzen da, pachanga errazik gabe eta lirikak 360ºko itzulia ematen du. Diska honetan argi ikusi daiteke beste musika talde batzuen eragina. Talde horien adibide dira: Skalariak, Manu Chao, The Police edo The Clash. Albun honetan Repáraz eta Javier Etxeberria izan ziren abestiei letrak jarri zizkietenak eta Luisillo Kalandrakaren laguntzaz doinua eta ahotsa jarri zieten abestiei.

2012ko abenduaren 12an bigarren diska kalera atera zuten. Diska honen izena Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar da. Diska hau askoz helduagoa da, ñabardura musikal gehiagorekin. Albun honek hiru abesti ditu izenburuarekin erlazionatuta. Diskaren hasieran "Fuimos" abestia agertzen da, diskaren erdian, ordea, "Somos" abestia agertzen da eta azkenik, azkenengo abestia "Seremos" da. Hirugarren diska honetan ere ska, rock eta pachanga erritmoak agertzen dira baina garrantsi handia hartzen dute timoek, jamaikar doinuek, reggaeak, pop-ak, soka eta tekla konponketek eta baita perkusioak ere. Aurretik aipatu bezala hiru abeslariek Pello Repázek, Javier Etxebarriak eta Luisillo Kalandrakak jartzen diote ahotsa abestiei. Pello Repázek ahotsa jarri zien Botella de Ron, Udarako gau luzeak, Cerca del mar eta Ekainak 24 abestiei. Bestalde, Javier Etxebarriak ahotsa jarri zien Time for Freedom, La Parranda, Cuídate eta Jean Lafitte abestiei. Eta azkenik, Luisillo Kalandrakak ahotsa jarri zion La Vida abestiari. Abesti instrumentalak Pello Repázek idatzi zituen, Fuimos eta Seremos abestiak hain zuzen ere. Bestalde, Javier Etxeberriak Somos abestia egin zuen. Azken diska honen gira egingo dute 2012 an eta "Fuimos, Somos y Seremos Toura" deituko da. Gira 2012ko otsailaren 8an hasiko da L'hospitaleten eta Espainia osotik zehar ibiliko da.

Taldekideak

Ezkerretik eskuinera: Ruben Antón, Enrikko Vibrato, Javier Etxeberria, Pello Reparaz eta Luisillo Kalandraka.
  • Pello Repáraz: tronboia jotzen du eta ahotsa jartzen du.
  • Ruben Antón: tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu.
  • Javier "hurakan" Etxeberria: gitarra jotzen du eta ahotsa jartzen du.
  • Luisillo Kalandraka; baxua jotzen du eta ahotsa jartzen du.
  • Enriko Rubiños: bateria jotzen du eta perkusioa egiten du.

Diskografia

Dagoeneko lau disko atera dituzte, "Vendetta" (Gor, 2009), "Puro Infierno" (Baga Biga 2011), "Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar" (Baga Biga, 2012) eta "13 Balas" (Baga Biga, 2014).


Vendetta (Disco) (Gor, 2009). CD.

1.- Vendetta

2.- Loco

3.- Comando Ché Guevara

4.- Egunero

5.- Son Libre

6.- Cómo Sube

7.- Soy de Barrio

8.- Ciudad Desolación

9.- Crédito Hipotecario

10.- Kolorez Busti

11.- Es Mentira

12.- Miedo

13.- Munsters


Puro Infierno (Baga Biga, 2011). CD.

1.- Makana

2.- Alerta

3.- La Diabla

4.- La Familia

5.- A Muerte

6.- Begitara Begira

7.- Buonasera

8.- Pasos de Acero

9.- Vivir

10.- Volar

11.- Sugarra Zugan

12.- Tango Atlántico


Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar (Baga Biga, 2012). CD.

1.- Fuimos

2.- Time for Freedom

3.- Botella de Ron

4.- La Parranda

5.- Udarako Gau Luzeak

6.- Cuídate

7.- Somos

8.- Jean Lafitte

9.- Cerca del Mar

10.- Ekainak 24

11.- La Vida

12.- Seremos


13 Balas (Baga Biga, 2014). CD.

1.- Leña al Fuego

2.- Suma

3.- Tomasa

4.- Ilunpetan

5.- África

6.- Druidas de Esta Tierra

7.- Hemen

8.- Absurdo Carnaval

9.- Welcome To The War

10.- Pólvora

11.- Geldiezinak

12.- Sangre y Revolución

13.- Suite Habana

Kanpo loturak